Feministaldia 2024 jaialdiaren barruan.
Hitzaldi honetan artxiboko materiala genealogia feminista eta queerren iraganarekiko lotura gisa, orainaldi kolektiboa antolatzeko modu gisa eta etorkizunera begiratzeko modu gisa ulertzearen potentzial erotiko eta afektiboaz arituko naiz.
Artxiboaren ertz guztiei eta gainazalei erreparatzeak, haren xuxurlak entzuteak, gidatu egiten gaitu, denboran katramilatzea balitz bezala; historia, memoria eta haren euskarri fisikoak ulertzeko moduetatik ihes egitea edo ateratzea balitz bezala, euskarri lineal, sekuentzial eta progresibo moduan.
Paradigma hori ikusita, denboran katramilatzea da intimo bihurtzen den hori, artxiboetan gure gorputzei erreparatzeaz gain artxiboa bere horretan den gorpuztasunari berari ere begiratzen baitio.
Odol-hari bati jarraituz, itsasgarriari tira eginez, kiratsari arrastoa segituz, sekretu bat topatuz, edo lore lehor bat gutun baten barruan, musu baten arrastoa… memoria azaleratu egiten da, eta enkriptatu, gu haren aztarnen jarraitzaile bihurtu ahala, giza aliantzak eta gizakietatik harago doazenak sortuz, eta kidetasun partzialak eta gorputzekoak eraikiz denboran, bizien eta hildakoen artean.
Lo egitea ez da gauero modu pribatuan betetzen dugun funtzio natural bat. Egia esan, loak erregulazio sistema sozial konplexu bati erantzuten dio. Hala, lo egiten dugun moduak —edo lo egiteari uzten diogunak— bijiliaren rol sozialak erreproduzitzen ditu, botere harremanak eta guzti. Generoa bezalako faktoreek zehazten dute non, noiz, nola eta zenbat lo egiten dugun, baita loaren jarduera periferikoek ere. Hala ere, funtzio biologikoa den heinean, loa erabat naturalizatua izan da. Eta natural kategoriapean, dimentsio hori ikusezin mantentzen da. Horregatik, funtsezkoa da «naturaltasun» hori zalantzan jartzea eta loa erregulatzen duten arauak azaltzea, gehiago eta hobeto lo egingo dugun mundu bat irudikatu ahal izateko.