Sestaoko 37. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren egitarauaren barruan.
IKUSKIZUNA
Kaietako langile bat eta nekazari bat gerratik ihesi dabiltza. Elkarrekin, umorez eta sormen harrigarriz, mundu berri bati bizia emango diote. Papirusek adiskidetasunaz, gerraz, txiki egiten gaituzten beldurrez, sentimenduez eta itxaropenaz hitz egiten du. Eszenografia horretan keinua, umorea eta sormena dira protagonista. Oraindik ere amets egiten dutenentzako ikuskizuna. Eta horrela, paper zati batetik, mundu berri bat jaio zen! Konpainiaren sorkuntzarik enblematikoenetako bat den “Papirus” ikuskizunak mundu osoko ikusleak hunkitu ditu. Izan ere, 2004an sortu zen taldearen proposamen ausart hau, keinu bidezko ikuskizun batekin, maitasun, berpizkunde eta itxaropen istorio bat kontatzeko. Lanak errekonozimendua eta txalo ugari jaso ditu eszena-arloaren aldetik.
KONPAINIA
Xirriquiteula Teatrek 25 urte baino gehiagoko esperientzia du publiko guztientzako ikuskizunak sortzen, aretokoak zein kalekoak. Iolanda Llansó zuzendari artistikoaren eskutik, konpainiak bere zigilu propioa garatu du, bai estetikan, bai bere lanen tratamendu dramatikoan. Xirriquiteula Teatreren sormen curriculumak, besteak beste, Cuentos del Cielo (2001), Jirafas (2003), Papirus (2004), Per un Instant (2009) eta Laika (2018) arrakastatsuak biltzen ditu. 2006az geroztik, Xirriquiteulak erregulartasunez aurkezten ditu bere ikuskizunak nazioarteko antzerki-zirkuituetan, eta Kataluniako konpainia aitzindarietako bat da arlo horretan.