Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Katapulta Tour Gipuzkoa 2024: ERROMINTXELAK

diciembre 13, 2024

2021ean Arrasaten sortutako swing taldea da. Taldekideak dira: Jon Garcia (ahotsa eta gitarra), Iñigo Zubizarreta (manouche gitarra), Aitor Moreno (kontrabaxua), Jokin Vitoria (washboard, bateria eta ahotsak) eta Andoni Aizpuru (saxo sopranoa). Aurretik proiektu ezberdinetan elkarlanean aritutako musikariak dira. Partaide guztiek musika ikasketak dituzte eta irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskoletan zein kontserbatorioetan.

Euskeraz abestuz eta instrumentu akustikoekin, ikuskizun paregabea eskaintzen dute. Swing eta gipsy musikaren ezaugarri dibertigarrietan oinarrituz, ikusleak dantzan jartzen dituzte.

2023ko Abenduan, Esperoandeituriko beraien lehen singlea kaleratu dute, Kaki Arkarazorekin Garate Estudioetan grabatuta. Singlearekin batera, bigarren bideoklipa argitaratu dute.

Local

Sanagustin Kulturgunea
Enparantza Nagusia, 5
Azpeitia, Gipuzkoa 018 España