Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Durangoko Azoka 2024: Hasier Larretxearen «Idaztea gibelera zenbatzea ikastea da» liburuaren aurkezpena

diciembre 7, 2024

2024ko Durangoko Azokaren barruan.

Liburu aurkezpena

Lirismo haundiko liburu autobiografikoarekin datorkigu Hasier Larretxea, non testu bakoitza bere joan-etorri eta begiradaren leiho ireki bat den. Bertan, afektibitatea, identitate personala eta homosexualitatea dira liburuaren ardatzak. Gai horiek ikusmira desberdinetatik jorratzen ditu idazleak: haurtzaroko eta landa eremuko bakardade eta erreferente gabezietatik nerabezaroko bilaketetara iragaiten da, tartean, gogoeta eta gertakari pertsonalak tartekatuz. Aitari (eta kasu honetan egurketaria eta herri kirolaria den gizona) eskainitako zenbait testu hunkigarri aipagarriak dira.

Liburua garatzen den ahala, eta idazlearen esperientziek hirira daramaten heinean, bertako bizitzaren inguruko esperientziek pisu haundiagoa hartzen dute, landa eremuarekiko duen erlazioaren, loditasunaren, identitateen, gentrifikazioaren, LGTBI kolektiboaren kontraesanen, heldutzearen, bikote erlazioaren eta maitasunaren, estres eta antsietatearen edota literaturari buruz hausnarketen dietario baterantz hurbiltzeraino zenbait unetan.

Ahotsenea Literatura espazioan.

Local

Landako Gunea – (Ahotsenea Literatura)
Landako Etorbidea, 6
Durango, Bizkaia 027 España