Errenteriako 2024ko Giza Eskubideen Jardunaldien barruan.
Klera proiektuak begirada artistiko bat eskaintzen dio umeek gerra bizitzeko duten moduari.
Kukai Dantzak eta Elkar argitaletxeak literatura, musika, dantza eta ikus-entzunezkoak biltzen dituen argitalpen berezia kaleratu berri dute, umeen begirada horri erreparatu eta bakea aldarrikatuz.
Proiektu horren zuzeneko emanaldia da hau. Kukai Dantzako bi dantzarik eta Maite Larburu kantariak Kleraren izpiritua dakarkigute: zuzenean murgilduko gaituzte kontakizun horretan, kantu, dantza eta bideoen bitartez.
Publikoa: Orokorra, familiarra
Fitxa artistikoa: