Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Durangoko Azoka 2024: Alaia Martinen «Puf» liburuaren aurkezpena

diciembre 8, 2024

2024ko Durangoko Azokaren barruan.

Liburu aurkezpena

Hiru atalez osatutako galdera liburua da PUF, Alaia Martinek idatzi eta Udane Ansak ilustratu duena. Iraganera begira jartzen gaitu lehenengo atalak, orainaldian kokatzen gaitu bigarrenak eta etorkizunari buruz galdetzen digu hirugarrenak. Mota guztietako galderak topatuko ditu irakurleak: azalekoak, sakonak, bihurriak, mingarriak, arinak, literalak, metaforikoak… Orainaldiaren atalean, gainera, bertso forman datoz galdera guztiak, neurtuta eta errimatuta, baina zorroztasunik galdu gabe. 

Galderak ditu baina ez ditu galderak bakarrik; bertsoak ditu baina ez ditu bertsoak bakarrik… Zer da, orduan, liburu hau? Norentzat? Zergatik? Puf!

Ahotsenea Literatura espazioan.

Local

Landako Gunea – (Ahotsenea Literatura)
Landako Etorbidea, 6
Durango, Bizkaia 027 España