Kultur Gabonak 2024-25 egitarauaren barruan.
Iubilo Bilbao Abesbatza musika koralean eskarmentu handia duen gizon eta emakume talde batek osatzen du. Abesbatzako kideak Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzaren sortzaileak eta kideak izan ziren.
Bere errepertorioak estilo eta garai ezberdinetako musika korala, polifonia sakroa eta profanoa, euskal musika, poema musikatuak eta obra sinfonikoak biltzen ditu; hori guztia, Igone Arteagabeitiaren zuzendaritzapean.