Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Solasaldia: «Euskara+kultura Araban. Erronkak eta aukerak» (online)

diciembre 3, 2024

Euskararen eguna ospatzeko, Araban kultura euskaraz bultzatzen duten bi proiektu/eragileren ordezkariek gertuko solasaldi bat egingo dute. Euren esperientzietatik euskararen eta kulturaren arteko harremanez hitz egiteaz gain, Araban euskarazko kultura programatzeak dakartzan aukera eta erronkei buruz hausnartzeko balio izango du saioak.

Zeintzuk dira Araban euskarazko kultur jarduerak programatzean eta sormen baliabideak sortzean aurkitzen dituzten erronka nagusiak?, nola eragiten du euskarazko kultur programazioak Arabako euskal nortasunaren pertzepzioan? Halako galderek sorrarazten duten gogoetek izango dira hizpide.

Galderak, ideiak edo iritziak partekatzeko espazio ireki bat izango da.

PARTE HARTZAILEAK:

  • LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA (Gasteiz)

Uxue Ruiz de Arkaute eta Raul Urkiza, kultura teknikariak.

Lazarraga Kultur Elkartea 2013an sortu zen, eta Gasteizko Kafe Antzokiaren Aldeko Plataforman du bere sorburua. Gasteizko Kafe Antzokia-Euskararen Etxeko kultura proiektua lantzen eta sustatzen aritu da harrezkero, kulturaren bitartez Arabako, eta bereziki Gasteizko, euskararen normalizazioan eragin ahal izateko. 2022az geroztik Izaskun Arrue Kulturgunearen eta bertako kultura programazioaren kudeaketaz arduratzen da.

  • AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA (Laudio)

Nerea Iglesias, Kultur Faktoriaren ekintzen eta programazioaren arduraduna.

Laudioko industrialdean kokatuta dagoen Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren, irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko kooperatibaren, barneko kultur ekimena da. 510 bazkide erabiltzaileek kudeatzen duten entitate sozial honen xedea, kultur arloan, Aiaraldetik, tokikotasunetik, euskaraz eta mugez gaindi, kulturari eta sormenari espazio eta baliabideak eskaintzeko lan egitea da; euskal sorkuntza, transmisioa eta hedapena bultzatzea, hain zuzen.

Local

Bizkaiko Foru Jauregia. Kale Nagusia, 25
Bilbao, Bizkaia 020 España