Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Giza Eskubideen Jardunaldiak 2024 (Errenteria): «Klera»

diciembre 4, 2024

Errenteriako 2024ko Giza Eskubideen Jardunaldien barruan.

Klera proiektuak begirada artistiko bat eskaintzen dio umeek gerra bizitzeko duten moduari.

Kukai Dantzak eta Elkar argitaletxeak literatura, musika, dantza eta ikus-entzunezkoak biltzen dituen argitalpen berezia kaleratu berri dute, umeen begirada horri erreparatu eta bakea aldarrikatuz.

Proiektu horren zuzeneko emanaldia da hau. Kukai Dantzako bi dantzarik eta Maite Larburu kantariak Kleraren izpiritua dakarkigute: zuzenean murgilduko gaituzte kontakizun horretan, kantu, dantza eta bideoen bitartez.

Publikoa: Orokorra, familiarra

Fitxa artistikoa:

  • Zuzeneko artistak: Kukai Dantza (Alain Maya, Ibon Huarte) eta Maite Larburu
  • Parte hartu duten beste artista batzuk: Jon Maya, Leire Bilbao, June San Sebastian, David Bernués.
  • Proiektuaren egileak: Elkar argitaletxea eta Kukai Dantza.

Local

Niessen Kulturgunea
Alfonso XI, z/g
Errenteria, Gipuzkoa 067 España