Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Durangoko Azoka 2024: Garazi Albizuaren «Egunen akabera» liburuaren aurkezpena

diciembre 6, 2024

2024ko Durangoko Azokaren barruan.

Barras hamasei urteko gaztea da eta Santurtzin bizi da. Bere familia bitxia da, berezia, iluna. Isiltasunak gobernatzen du bere etxea. Ez du oraindik aitortu, baina beldurra dio munstroari. Munstroei. Ondoan beti izango ditu Youssef eta Euskolabel, bere lagun minak, bere zaintzaileak. Ondoan dituen bitartean, ez da ezer gertatuko. Edo bai. Bere familiaren sekretuak azaleratuko dira, Barrasen bizitza irauliz. Munstroari aurre egin beharko dio, ez du beste aukerarik.

Ahotsenea Literatura espazioan.

Local

Landako Gunea – (Ahotsenea Literatura)
Landako Etorbidea, 6
Durango, Bizkaia 027 España