Mikel Reparaz eta Joseba Zulaikak elkarrekin aurkeztuko dituzte Amerikaren arrakalak eta Aberriaren inpaseak liburuak.
Liburu hau ez da Mendebaldearen gainbeheraren edo euskal korrespontsalen abenturei buruzkoa. Ez da Donald Trumpen irudiari buruzkoa. Orrialdeek gatazka historiko bati heltzen diote: Ameriketako Estatu Batuen alderdi ilunei eta bertako desberdintasunei. Trumpismoaren eta “Amerika handi” kontzeptuaren inguruan ere hausnarketa egiten du, AEBen hasierako erresistentzia eta supremazia zuriaren boterea aztertuz. Irakurleak lehen demokrazia modernoaren alde ezkutuen inguruko gakoak aurkituko ditu.
Ez gaude Iraultza garaian. Ez gaude Erreforma garaian. Nire tesia da inpase garaian dagoela euskal politika eta gizartea». Ez aurrera eta ez atzera egoteak sortzen duen ezinegonetik abiatu da Joseba Zulaika antropologo, pentsalari eta idazlea, gure gizartearen bilakaeraz kezkatuta dagoen edozeini interesatuko zaion liburu hau osatzeko. Gaur egungo eztabaida askoren kale itsuei beste modu batera begiratzeko osagaiak aurkituko ditu irakurleak saiakera honetan: euskaldunak gara ala baskoak? Euskararen aberria nahi dugu ala estatu independentea? «Gizartea» ala «herria» izan behar dira ardatz gure politiketan? Behin betiko erantzunak baino, gure geldiaro honen zergatiez pentsaraziko dizun lana duzu Aberriaren inpaseak.