Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Durangoko Azoka 2024: «Nazionalismoaren alde eta aurka» liburuaren aurkezpena

diciembre 8, 2024

2024ko Durangoko Azokaren barruan.

Liburu aurkezpena

Ekitaldian parte hartuko dutenak: Joxe Manuel Odriozola eta Xabier Mendiguren 

Deskribapena euskaraz: Zer da nazionalismoa: gizatalde batek bere kideen ongizatea bermatzeko doktrina? Etnia bat ondokoen gainetik ezarri eta besteak menperatzeko ideologia? Herri batek bere iraupena ziurtatzeko tresna?Identitatea, nazioa, hizkuntza, kultura, kosmopolitismoa, abertzaletasuna, inperialismoa eta antzeko ideiak arretaz haztatu ditu egileak, horien arteko harremanak aztertuz eta balizko kontraesanei iskin egin gabe. Izan ere, munduko herrialde gutxi batzuk aberasatasun gehienaren jabe eta gainerakoak pobrezia gorrira derrigorturik daudenean, ba al du zentzurik nazionalismoak, taldeko egoismotik harago? Berdinak al dira honetan estaturik gabeko herrien nazionalismoa eta estatu baten babesa dutenena?

Talaia – Landakogunea espazioan.

Local

Landako Gunea – (Talaia ? Landakogunea)
Landako Etorbidea, 6
Durango, Bizkaia 027 España