Porrotx– Joxemari Agirretxe
Marimotots– Mertxe Rodriguez
Pupu– Izaskun Forcada
Lore– Joanes Echeveste
Txapas– Oihana Sanchez
Zuzendaritza: Katxiporreta Koop
Musika: Xabier Zabala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta haien lagunek Txapas irakaslearekin batera emango dute azken lan eguna, elkarrekin ikasitakoa ospatzen. Basoa, jolasak, eskulanak, abestiak, barreak eta bihurrikeriak ez dira faltako.
Txapasekin beti da ostirala! Jarri sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kutxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!