«All’Antica– tik Antzinako Musikako Masterclass bat antolatzen ari gara: Errenazimentua eta Barrokoa.
Gure ustez, erakargarria izan daiteke antzinako musikako ezagutzak eskuratu nahi dituzten ikasleentzat eta musika-interpreteentzat. Gainera, doakoa da 18 urtetik beherakoentzat
Masterclass saioa Getxoko Romo Kultur Etxean izango da, abenduaren 20, 21 eta 22an, eta honako musikari hauek emango dute: Dario Tamayo (Granadako Musika Sakratuaren Jaialdiko zuzendaria (MUSAG), Íliber Ensemble, Continuum XXI, Granadako eta Bartzelonako Orkestra Barrokoetako zuzendaria (Antzinako Musiken zuzendaria) eta Moisés Maroto (Soriako Antzinako Musikaren Jaialdiko zuzendaria (FEMASO), Serendipia, Continuum XXI, GeheimMusik…)