Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Jardunaldi Monstrenkoak 2024: «Rabia Vertical»

diciembre 21, 2024

2024ko Jardunaldi Monstrenkoen barruan.

Egilea: Danilo Facelli.

Konpositorea: Juanjo Ezquerra

Contenedores de Rabia Vertical poema bildumatik sortutako performance pieza da. Obrak poesia errezitazioa, instalazioa, antzerki bakarrizketa eta hainbat instrumentu erabiliz egindako zuzeneko musika nahasten ditu, obrarako bereziki konposatutako aurrez grabatuetan oinarrituta.

Sinopsia:

Izan zaitez non hasi edo non amaitzen den ez dakigun ilararen parte. Zerbait lortzeko parte harhartu, hori nahi dugun ala ez jakin gabe… Baina badaezpada lerroan geratzen bagara, eutimia moduko bat eginez. Mugimendu horren azpian tristuraz beteriko haserrea metatzen da. Hormen kontra amorruz lehertzeko gogoa duen haserrea. Gure existentzia eraldatu den poligono handiaren hormen kontra.

Gutxieneko elementuak dituen oholtzaratze baten bidez, errezitatzaileak bertsoak paperetik aterako ditu atzera-aurrera ekintza bihurtzeko, entzuleekin etengabeko elkarrizketan.

“Rabia Vertical” oihu luze eta sakona da, obrara joaten denaren intimitatean, edertasuna salbatzeko eta bilakatzen ari garen uniformetasun apatiko hori dinamizatzeko lekua aurkitu nahi duena.

Local

Kolectivo Monstrenko
C/Cubo, 1 bajo
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España