Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Giza Eskubideen Jardunaldiak 2024 (Errenteria):Porrotx eta Marimotots: «Amazonia gara»

diciembre 12, 2024

Errenteriako 2024ko Giza Eskubideen Jardunaldien barruan.

Euskal Herriko Iratitik Ameriketako Amazoniara… Porrotxek eta Marimototsek, urtxintxen antzera, zuhaitzez zuhaitz egingo duten bidaia kontatu eta kantatuko digute. Zatoz sudurgorriekin… ez gara jaitsiko! 

Porrotxek eta Marimototsek, urtxintxen antzera, zuhaitzez zuhaitz egingo duten bidaia kontatu eta kantatuko digute. Zatoz sudurgorriekin…

Munduko natura eta bioaniztasuna arriskuan daude gizakiok daramagun bizimoduaren ondorioz. Honen inguruan hausnarketarako deia egiten du saio honek. Balio eta kolore ederrenak jasoz ostadarra zabalduko dute sudurgorriek munduan, hau denona eta denontzat izan dadin salbuespenik gabe.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Katxiporreta
  • Antzezleak: Joxemari Agirretxe (Porrotx), Mertxe Rodríguez (Marimotots)
  • Iraupena: 60 minutu

Local

Gipuzkoako Dantzagunea / Lekuona Fabrika (uztailaren 12an)
Errenteria, Gipuzkoa 067 España