3-5 eta 6-8 urteko adin-tarteko umeei eta beraien gurasoei zuzendutako irakurketa klubak Galtzagorri elkarteko kide batek dinamizaturik.
Mintzoan kux-kux ekimenaren barne txertatzen den irakurketa klubaren helburua kalitatezko haur literaturaren irakurketaz eta literaturaz gozatzea da eta bide horretan, gurasoen ezinbesteko parte-hartzea bilatuko da beraiek bihurtuko baitira testuen eta haurren arteko bitartekari nagusi.
Horretarako, hainbat teknika eta baliabide eskaniko zaizkie parte hartzaileei; bibliografia egokia, irakurtzeko espazioa eta denbora sortzeko teknikak eta dinamikak, ozen irakurtzeko modua…
Saioak haur liburutegian izango dira, hilabetero bigarren ostegunean 17:30ean 3-5 urtekoentzat eta 18:30 6-8 urtekoentzat. Haurrek guraso edota hezitzaile batekin etorri beharko dute.