Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Héctor Alterio: «Una pequeña historia»

diciembre 21, 2024

Pasadizo xume bat oinarri hartuta (joan-etorriko bidaia bat: Buenos Aires–Madril–Buenos Aires), Héctor Alteriok garai hartako oroitzapenak ekarriko dizkigu, poesia, musika eta emozioen bitartez. Amorea eta umorea uztartuz, aktoreak bere ahots paregabearekin zeharkatuko gaitu, bai eta musikaren sentsibilitatearekin, Juan Esteban Cuacci-ren interpretazioan.

Ikuskizun honetan, Héctorrek tangoa errezitatuko du… tangoa, haurra zenetik edan duen poesia, eta ordutik hona bitarteko urteetan bizi izandako emozioak harilkatuko ditu, León Felipe, Borges, Cátulo Castillo, Piazzolla, Horacio Ferrer, Hamlet Lima Quintana eta Eladia Blázquezen hitzak bitarte.

Ángela Bacaicoa arduratu da dramaturgiaz, nor, eta Alteriok bizi osoan alboan izan duen laguna. Héctor berrogei urterekin, Espainiara etorri zen 1974an, LaTregua filma aurkeztera, eta itzultzeko unean ez zuen bueltatzeko hegazkinik aurkitu. Hartara, aldi berean espetxe eta salbazio bihurtu zitzaion Madril Héctorri.

 

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España