Iñaki Palacios musikariak (Gasteiz, 1988) txistuaren irudi berritua aurkezten du. Euren abestietan Folk ildo bat topatu zuen. Genero honetako korronte berriei begira, orain arte gure herrian hain errotuta zegoen instrumentu honekin batera egon ez diren elementu eta erritmoak uztartzen ditu.
Bere zuzenekoetan hainbat instrumentu erabiltzen ditu (trikitixa, biolina, bateria, gitarra, banjoa, etab.) eta DAB dantza konpainiaren koreografien eskutik proiektuari beste dimentsio bat eman dio. ‘Argizaiola’ disko berria aurtengo udazkenean kaleratuko du, eta lan ausart eta berritzaile gisa aurkeztuko da, beste artista batzuen artean, Kalakan eta Mikel Urdangarinen lankidetza azpimarratu du.