Parkean running egiten ari diren bi lagun dira Ane eta Vito. Banku baten ondotik pasatzean, atseden hartzeko eseri dira. Biek aprobetxatuko dute une erabakigarri hau.
Bata, itotzen ari den arazo beldurgarriari aurre egiteko; bestea, aldiz, bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartzeko.
Emanaldiaren sarreratik jasotako dirua Asier Loidi hernaniarraren tratamendua diruz laguntzeko izango da.
Zabalkundea eta laguntza eman nahi zaio kostu izugarriak dituzten klinika pribatuetako tratamenduak osasun publikoan egon daitezen.
Sarrerak soilik Biteri kultur etxean erosi daitezke eta eskudirutan ordaindu, sarrerak salgai azaroaren 13tik aurrera.