Bertso-saio literarioa. Idazle batek kantuan jarriko ditu bi bertsolari
Katixa Agirre idazlearen bitartekaritzarekin arituko dira Uxue Alberdi eta Oihana Arana bertsolariak.
Idazleak pasarte literarioak irakurri ondoren, hari loturiko gaiak proposatuko dizkiete bertsolariei. Hiru autoreren arteko elkarlana izango da saioa: hiru ahots elkarlanean.