Musika-proiektu honen ardatza Euskal Herriko folklore-musikaren antzinako erritmoak, doinuak eta bertsoak dira, kantutegien zein ahozko transmisioaren bidez gaur egunera arte iritsi direnak. Aurretik zeuden gaiak berrinterpretatzen dituzte eta berriak sortzen dituzte tokiko eta urrunagoko tradizioetako musika-tresnak erabiliz.
Besaide taldearen ezaugarri nagusietako bat erabiltzen dituen instrumentu ezohikoen sonoritatea da: zanfona eta alboka, euskal musikarekiko intrintsekoak, baina gaur egun gutxiengoa diren instrumentuak. Instrumentu hauek beste batzuekin uztartzen dituzte, hala nola, bouzouki, saz edo daf, hurrunagoko musika tradizioetan erabiltzen direnak.