«Urte hasiera honetan, Torrezabalek ateak itxi zituen eraberritua izateko. Hasiera batean gure jarduera eta aretoko proiektuak geldiaraztea ekarri zuen, baina egoera honen aurrean, proiektu alternatibo bat proposatu genuen: konpositore handi eta ezagunek gure bandarentzat konposatuko lanak bilduko zituen diskoa grabatzea.
Helburua bikoitza zen: alde batetik, guretzat egindako lana betirako disko batean bilduta edukitzea; bestetik, gure publikoari eta gure herriari musika jotzen eta oparitzen jarraitzeko aukera.»