Iruñeko Eguberrietako programa musikaz beteta datorkigu. Talde batzuek kaleetan barna hiria girotuko dute, eta kontzertuak eginen dira Kondestablearen Jauregian, Gayarre Antzokian, Iturramako Civivoxean, Baluarten eta hiriko hainbat elizatan, abenduaren 10etik 30era. Elizetako kontzertuetarako sarrera librea izanen da, leku guztiak bete arte. Baluarteko eta Gayarre Antzokiko kontzertuetarako sarrerak leihatilan edo webgunean eskuratu ahal izanen dira: www.baluarte.com eta https://teatrogayarre.com
KONTZERTUAK BALUARTEN, GAYARREN ETA ITURRAMA ETA KONDESTABLEAREN CIVIVOXETAN
*Abenduak 20, ostirala. 19:30
Ganbera aretoa Baluarte
Maitasun istorio bat
Iruñeko Sinfonietta
*Abenduak 20, ostirala. 19:00
Kondestable Jauregia
Viva la música abesbatza
*Abenduak 23, astelehena. 19:00
Gayarre antzokia
Eguberri Umama. Disko berriaren aurkezpena
Juantxo Zeberio Etxexipia, Oñatiko Ganbara Abesbatza, Tolosako Laskorain Abesbatza, Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatza, Jazz eta hari laukotea, Amets Aranguren eta Malentzo Zeberio.
*Abenduak 26, osteguna. 19:00
Kondestable Jauregia
El Salvador errondaila eta abesbatza
*Abenduak 27, ostirala. 19:00
Kondestable Jauregia
Jesusen Bihotza parrokiako abesbatza
*Abenduak 28, larunbata. 12:00
Kondestable Jauregia
Armonía errondaila
*Abenduak 29, igandea. 20:00
Iturramako Civivoxa
DeCine!
Joakin Taboada / Ainhoa Bandrés
*Abenduak 30, astelehena. 19:00
Kondestable Jauregia
Magnus Chorus Asunción elkartea