Gidoien idazketak eta, oro har, edozein jarduera sortzailek presioak, blokeoak eta erronka emozionalak ditu. Hala ere, askotan estresak, segurtasunik ezak edo arrakastak osasun mentalean duten eragina bigarren maila batean geratzen da.
Horretaz jabeturik, GIDOIk, FAGArekin batera, eta DAMA eta SGAErekin lankidetzan, funtsezko gai horri heltzeko hausnarketa eta elkarrizketarako gune bat ireki nahi du.
Sormen-industriaren erronkek osasun emozionalari nola eragiten dioten eta ongizate pertsonala eta profesionala indartzeko erronka horiei modu eraginkorrean nola hel dakiekeen aztertuko da.
Tresnak eskaintzea, esperientziak partekatzea eta askotan isilarazten diren gaiak mahai gainean jartzea ere bilatzen du. Adibidez, nola eragiten dute lanaldi luzeek, espektatibek edo porrotaren beldurrak? Nola zaindu daiteke osasun mentala sormenari uko egin gabe?, eta abar.
MENS SANA IN COURIER SANS: Osasun mentala gidoiaren munduan (eta gidoiaren mundua ez denean…)