Dentro del programa de Navidades 2024-2025 de Sarturtzi.
Jon Urrutia musikaria umorez betetako musika- eta antzerki-proposamena aurkezten digu, bizi garen munduari buruz gogoeta eginaraziko diguna.
Auzoko Rock Star eta sukaldari handiena, bere bi pasioak uztartuta aurkeztuko dizkio publikoari: musika eta sukaldaritza.
Menu/kontzertu formatuan, haren plater musikal onenekin gozatuko dute entzuleek. Sambatik rapera, punketik Indiako giro-soinuetara…Lapikoak, paellaontziak, azenarioak, makarroiak, kuiatxoak, erratzak eta sukaldeko koilarak izango dira bere banda bitxiaren tresnetako batzuk.
Erritmoz eta jokoz betetako ikuskizuna, freskotasunez eta alaitasunez betetako chef batek girotua, adin guztietako ikusleak entretenitu eta harrituko dituena.
Fitxa teknikoa: