Mur Afrikatik etorri zen pateran bere familiarekin; Txema hemen bizi da; elkar ezagutzen dute, elkarren lagun bihurtzen dira, jolasean ibiltzen dira, eskolara doaz eta ongi pasatzen dute. Broderrek, ordea, beltzekin kontuz ibili beharra dagoela pentsatzen du. Eta Txemaren familiak ere ez du begi onez ikusten adiskidetasuna. Zein zaila den dena, ez? Nola konplikatzen duten dena helduek, ez?
—
«Olgetan Udazkena’24» 0 eta 12 urte bitarteko haurrei eta familiei zuzenduta dago. Kultur Basaurik antolatuta, 2024ko azarotik 2025eko urtarrilera egingo da San Migel, Kareaga, Basozelai, Ariz Dorretxea eta Pozokoetxe Kultur Zentroetan.
Izen-ematea zabalik egongo da plazak bete arte. Jarduera batzuetan ez da izango beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Kasu horietan aretoaren edukiera hartuko da kontuan.