Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«La ciudad perdida» (Margarita Alexandre, Rafael Torrecilla)

marzo 19

Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak zikloaren barne.

Rafa, Gerra Zibileko errepublikar erbesteratua, bere jaioterrira bueltatzen da Francoren erregimenaren aurkako ekintza bat aurrera eramateko. Misioak huts egin du eta ihes egin ahal izateko goi-klaseko emakume bat bahitzen du. Margarita Alexandrek, bere senarrarekin batera, hiru film zuzendu eta ekoitzi zituen: Cristo (1953) arte erlijiosoari buruzko dokumentala; zentsurak mutilatutako polizia-film hau; eta La gata (1955), Aurora Bautistarekin. Lau urte geroago Kubara joan ziren, eta han Tomás Gutiérrez Alea eta Sara Gómezekin lan egin zuen; hori, ordea, beste istorio bat da.

Fitxa teknikoa:

  • Espainia-Italia
  • Zuzendaritza: Margarita Alexandre, Rafael Torrecilla
  • Ekoizpena: Nervión Films, Pico Films
  • Gidoia: Margarita Alexandre, Rafael Torrecilla eta José Luis Barbero, Mercedes Formicaren eleberrian oinarriturik
  • Argazkia: Renato del Frate
  • Musika: Miguel Asins Arbó
  • Muntaketa: Mercedes Alonso
  • Antzezleak: Cosetta Greco, Fausto Tozzi, María Dolores Pradera, Félix Dafauce, Manolo Morán, Nani Fernández

Local

Tabakalera – (Patio)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España