2025eko abenduan agur esan aurretik, Gatibu taldeak kontzertu berezia eskainiko du Gernikan, sorterrian, ekainaren 7an. Astrako parkingean izango da gaualdia, eta sarrerak abenduaren 19an jarriko dituzte salgai.
«Azken Zoramena Gernikan» izena jarri diote kontzertuari, eta errepertorio berezia prestatzen ari dira taldearen lehen hiru diskoei, Zoramena, Disko infernu eta Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik, azpimarra jarrita. Kontzertuaren lehen zatian, hiru lan horietako kantuak joko dituzte, eta gero ibilbide osoko kantu ezagunenak. Gainera, kolaborazio bereziak ere agindu dituzte.
Gatiburen aurretik, beste talde batzuek joko dute, eta beste jarduera batzuk eta jan-edana egongo dira.