2024-2025eko Barakaldoko Gabonetako egitarauaren barne.
«Bazen behin izaki bat Big Bangetik irten zena, bere izena Origen da. Honek unibertsoaren eta gure Lur planetaren sorrera ikusi ahal izan zuen. Ikusi zuen dinosauroek nola menderatu zuten planeta eta nola desagertu zen.
Origen gu guztion eta Kosmosaren harmonia eta batasuna bilatzen ditu. Bere historia unibertsoarena berarena da, mirariz, erronkaz eta existentziaren ahalmen infinituaz betetako istorioa.
Hondarra duen artea da Borja Ytuquepintas konpainiak garatzen dituen ikuskizunen oinarria; artisau-argizko mahai baten gainean egindako marrazkiak dira, pantaila handi batean zuzenean proiektatzen direnak. Irudi horiekin batera, musika, txotxongiloak eta itzalen antzerkia daude, istorio eder eta poetikoak kontatuz.»
Fitxa artistikoa: