TOPIC-ek Gabonetako kontzertu bat eta txotxongilo-ikuskizun bat antolatuko ditu, eta bi jarduera horien diru-bilketa helburu solidarioak ditu. Oraingoan, Palestinako errefuxiatuentzat izango da. Gainera, lehenengo aldiz zero ilara izango dute, hau da, diru ekarpena egin ahal izango da sarrerak erosiz, ekitaldira joan gabe.
Abenduaren 28an, larunbata, 18:30ean Txotxongillo taldeak Itsasminez ikuskizuna eskainiko du.
Txikienentzako istorio samur eta gozoa, musika obra osoan zehar entzungai duena. Harekin batera, Argi protagonistak bidaia luze bat egingo du itsasoraino, oparitu dioten maskor batekin.