Santurtziko 2024-2025eko Gabonetako egitarauaren barruan.
90 minutuko iraupena izango du. Honako hauek dira emanaldian parte hartuko dutenak: Santurtziko Musika Banda, José Miguel Medrano zuzendariari agurra egingo diona, Lagun Zaharrak abesbatza, Luis Gamarra zuzendariarekin; Zirzira Basauriko Ahots Zurien Abesbatza, Ius Pérez zuzendariarekin; eta, azkenik, Alberto Núñez tenorea. Sarrerek 10 euroko prezioa izango dute eta abenduaren 17an, 17:30etik aurrera egongo dira salgai.