Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Atearen bestaldean»

enero 26

Neska aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago atearen bestaldean. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute?

Atearen bestaldean pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da. Ate bat ireki eta gurutzatu. Ikuskizun honek ateak irekitzera gonbidatzen du ikuslea eta bestaldean dagoenaz gozatzera.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
  • Aktorea: Sandra Fdez. Agirre
  • Musika zuzenean: Unai Celaya
  • Musika konposaketa: Unai Celaya
  • Argien diseinua (aretoko bertsioa): Xabier Lozano
  • Espazio eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Promozio bideoak: Ugaitz Albisu
  • Diseinu grafikoa: Nagore Martínez
  • Argazkiak: Renata L. Etanowski
  • Teknika: Eraginstac
  • Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa
  • Komunikazio arduraduna: Nagore Martinez
  • Administrazioa: Asun Etxeberria
  • Banaketa: Hika Teatroa (Nagore: 633252200 / Agurtzane: 656792501)
  • Publikoa: ikuskizun familiarra (6 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendua)

Local

San Agustin Kultur Gunea – (Plaza Zaharra)
San Agustinalde, 12
Durango, Bizkaia 027 España