Ahotsa eta gitarra Anje Duhalde / Baxua Iñigo Telletxea / Gitarra Remy Gachis / Bateria Txomin Duhalde
Berrogeita bost urte baino gehiago daramatza Anje Duhaldek aitzindari bezala euskal musikaren munduan. Bakarlari moduan hasi zen 70. hamarkadaren hasieran, eta, geroago, Errobi euskal rockaren aitzindari izandako talde txalotuan izan genuen Mixel Ducaurekin batera. Ondoren, Akelarre taldeko kantaria izan zen zenbait urtetan.
Eskarmentu handiko musikaria dugu Anje Duhalde; euskal folka eta rocka ezagutu ahal izateko, ezinbestekoa. Kantu tradizionala eta rockaren arteko zubia eraikitzeko gai izan da, gure sustraien eta mundu modernoaren arteko uztarri izateko.
Anje Duhaldek, kontzertuetan transmititzen duen energiaz baliatuz, bere kantu sentikorren uger zaporea dastatu ahal izango dugu, iturri agortezin bat balitz bezala.