Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Gidoiak idazteko tailerra, Miguel Machalskiren zuzendaritzapean

febrero 10 - febrero 11

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerako Ikus-entzunezko laborategiak film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako tailerra antolatu dute datorren otsailerako Tabakaleran, Miguel Machalskiren zuzendaritzapean. 

Gidoiak idazteko tailerra otsaila 10 eta 11ean izango da Tabakaleran Miguel Machalski gidoi analista ospetsuaren eskutik. Miguel Machalski Argentinan jaio zen, ama britainiarra eta aita poloniarra zituelarik. Gaur egun Frantzian bizi da eta nazioarteko zineman lan egiten du gidoilari, aholkulari eta tutore gisa. Bere profil multikulturalak eta poliglotak ikuspegi global paregabea ematen dio proiektu zinematografikoak garatzeko.

Xede-taldea: film luze baten proiektua garatzen ari diren eta egoitza Euskadin duten gidoilariak.

Aukeratutako 6 proiektuek bi orduko aholkularitza pertsonalizatua izango dute (feed-backa, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak, analisiak…), tailer honen antolakuntzak esleitutako egunetako batean (otsailaren 10 edo 11) parte-hartzaile bakoitzari aukeraketa egin ondoren zehaztuko zaio ordutegia.

Aurkezteko epea: 2025ko urtarrilak 22a baino lehen aurkeztu behar dira Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko posta elektronikoan (A.GONZALEZ@EUROPACREATIVAEUSKADI.EU) formularioa behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa.

Informazio gehiago eta izena emateko formularioa

Local

Artium Museoa, Oteiza Museoa eta Tabakalera
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España