Kantuak ahotsetik hasita sortzen ditu Libek, piano eta sintetizadoreekin lagunduta, eta hortik aurrera haziz doaz gitarra atmosferikoen eta erritmo distortsionatuen geruzei esker. Giro ilun bezain ederrean murgiltzen gaituzte ahots doinu eta harmoniek. Une leun eta hauskorrak eskaintzen dizkigu batzuetan, efektuz josiak, ametsetakoak bailiran, baina energia eztanda epikoak ere iristen dira, dena intentsitatez bustiz. Bidaia bat da, Liberen zuzenekoetan nortasun osoz goza daitekeena.
Sarreraren prezioa: 5 euro
Ate-irekiera, 18:30ean.
Ordurako iristea eskatzen da, gainerako ikusentzuleekiko eta artistekiko errespetuagatik. Beraz, ezin izango da aretoan sartu behin ikuskizuna hasita. Era berean, ez da baimenduko janariarekin edo edariarekin esparrura sartzea.
Liberen biografia
Libe Kortazarrek hiru disko argitaratu ditu: Ihesaldi handia 2014an, Ilargia erori da 2017an eta Azal ezten 2024an.
Bere proiektu propioa garatzeaz gain, Pasadena taldeko buru ere bada, Jon Basagurenekin batera. Horrez gain beste musika egitasmo batzuekin ere aritu da eta aritzen da: Izaki Gardenak, JP Lohian eta Klonen Klana, Neubat eta Sorkun.