Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean 2025. urterako kultur sorkuntza eta hedapenerako programak garatzeko diru-laguntzen deialdia prestatzeko saio informatiboa antolatu da. Jardunaldi hau urtarrilaren 15ean egingo da, 17:00etatik 19:00etara, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.
Saio honetan, deialdiaren oinarri nagusiak eta gakoak azalduko dira, eta parte-hartzaileek baliabide praktikoak eta aholkularitza jasotzeko aukera izango dute, 2025eko deialdirako proiektuak modu egokian aurkezteko. Era berean, zalantzak argitzeko eta informazioa zabaltzeko gune bat eskainiko da.
Noiz: 2024ko urtarrilaren 15ean, 17:00etatik 19:00etara.
Non: Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.
Ezaugarriak: presentziala, elebiduna eta parte-hartzailea.
Formatzailea: KulturAraba Bulegoa.