Oso zaila da nondik gatozen ahaztea. Arrazoiren batengatik, gure lehen urteetan bizi izan genuena oroimenean grabatuta geratzen zaigu, eta gu ezinbestean hunkiarazten gaitu gogoratzen dugunean. Gure nortasuna markatzen du gainerako bidean.
Eduardo Morenok bederatzigarren diskoa aurkeztuko du, oraingoan Gasteizko Udal Musika Bandarekin batera grabatu duena. Eduardok, askok bezala, bere ibilbidea musika banda batean jotzen hasi zuen, herri txikietako jaietan zehar ibiliz, alaitasuna besterik ez eskainiz. Ondoren, musikarekiko zuen maitasunak mendebaldeko hainbat garai eta generotako musika ikastera eta ulertzen saiatzera bultzatzeaz gainbeste kultura batzuetakoarekiko interesa erakutsi zuen eta musika idatzia eta inprobisatua praktikatu.
Kontzertu honetan, Eduardok bere lurraldeko musikaren sustraiak eta espiritua erakusteko idatzi dituen konposizioak entzungo ditugu. Horietan, bere bilaketa prozesu etengabean bereganatutako beste baliabide tekniko batzuk erabiltzen ditu.
«Disko honetan, musika horren gauzarik garrantzitsuena eskaini nahi dut: gogoa eta alaitasuna. Baina guztiaren gainetik, barruraino iristen saiatzen naiz, zure bihotzaren barruraino «.
Eduardo Moreno
Sarrera doan
Lekua bete arte. Ateak 10 minutu lehenago irekiko ditugu.