Bideomappinga ikus-entzunezko irudiak hiru dimentsioko gainazaletan proiektatzean datza, eraikinetan edo hiriko arkitekturetan esate baterako. Ikastaroan oinarrizko ezagutzak eskainiko dira eta horiek praktikan jarriko dira.
Matrikulatzeko azken eguna: 2025ko urtarrilaren 20a, 23:59an.
Programa
- Proiekzioaren eta euskarri fisikoaren arteko interakzioak landuko dira.
- Bideomappingaren oinarri teknologikoak aztertuko dira.
- Proiektatzeko aukera desberdinak aztertuko dira: bolumetria tridimentsionalean oinarritutakoak, elementu natural edo ehunetan proiektatutakoak, proiektore bakarrarekin edo proiektore ugari fusionatuz egindakoak.
- Eduki mota desberdinak aztertuko dira: estatikoak, dinamikoak, generatiboak eta erreaktiboak.
- Hainbat software-tresna aztertu eta erabiliko dira.
- Argi-potentzia handiko proiektore profesionalak eskuragarri izango dira praktikak egiteko.