
Arte garaikidea modu teorikoan ikasteko ikastaroa,beti ere oinarrizko kontzeptuen laguntzarekin. XIX-XX mendeetako mugimendu, artista eta obra nagusiak aztertuko dira. Arte-sorkuntzak Aro Garaikidean izan zituen fenomenoen ikuspegi globala garatuko da. Gainera, mende horietako pinturaren, arkitekturaren eta eskulturaren muga kronologikoak eta testuinguru historikoa definituko dira.
Matrikulatzeko azken eguna: 2025eko urtarrilaren 31, 23:59etan.
Programa
- Arte garaikidearen hastapenak. Kronologia.
- Neoklasizismoa: estetika berri bat Frantzian. Ezaugarriak: arkitektura, eskultura, pintura. Beste herrialde batzuk. Pradoko museoa.
- Erromantizismoa: Alemania eta Ingalaterra. Artista nagusiak.
- Errealismoa Frantzian. Gizarte-gaietako pinturaren garrantzia.
- XIX. mendeko arkitektura, industria-iraultza, material berriak.
- Modernismoa edo Art Déco. Ordezkari nagusiak, herrialdeen eta arteen arabera.
- XX. mendeko arte garaikidea: askatasunaren kontzeptua.
- XX. mendearen lehen erdiko abangoardia historikoak. Ezaugarri eta ordezkari nagusiak.
- XIX. eta XX. mendeko arkitektura. Ordezkariak eta eskolak.
- XX. mendeko obra enblematikoen azterketa.
Ikasleak eraman beharreko materiala: apunteak hartzeko materiala.