BilbaoArtek Argiñe Ceballosen Uretan, dantza distiretan urtzen da erakusketa aurkeztuko du URIBITARTE40 aretoan. Inaugurazio-programaren barruan, erakusketaren inaugurazioa otsailaren 14an, ostirala, 19:00etan izango da, eta artistak berak bisita gidatua egingo du otsailaren 15ean, larunbata, 12:30tan.
Uretan, dantza distiretan urtzen da erakusketak artistak, BilbaoArten 2023-24an lagapen estudioko bekaren kontestuan eta ondoren Otxarkoaga Opengela esparruan, egindako azken ekoizpenak aurkeztu ditu. Argazkiek, oihalek, eskulturek eta instalazio-bideoek osatzen dute URIBITARTE40 Aretorako berariaz sortutako proiektua. Materialekin eta diziplinekin egindako esperimentazioaren emaitza dira lanak, eta elkarrekin hitz egiten dute, fantasiazko espazio oniriko bat sortuz, non erreala eta fikzioa nahasten diren. Proiektua osatzeko, hainbat bisita gidatu egingo dira euskaraz eta gaztelaniaz, LSEra (Espainiako zeinu-mintzaira) egokituak otsailean eta martxoan; hiru asteko tailer bat Estela Miguelekin batera, “Entre un lago de arena y piel” izenburupean; eta proiektuaren harira argitaratutako liburuaren aurkezpen bat.