Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Los incas: Historia, Arte y Arqueología»

febrero 27

María José Noainen hitzaldia.

Inka Inperioa, Tahuantisuyo bezala ezaguna, 1200 eta 1532 bitartean garatu zen, Hego Amerikaren zati handi bat hartuz eta Kolonaurreko Amerikan hedadurarik handiena izanez.

Enperadore batzuek gobernatu zuten, eta haien izenak Pizarroren konkistaren ostean idatzitako kronika espainiarren bidez ezagutzen ditugu. Gobernariaren boterea, inka bezala ezagutua, gizarte hierarkizatu baten gainean proiektatzen zen, nekazaritzan oinarritutakoa, Andeak zeharkatzen zituzten galtzaden bidez ongi komunikatua.

Inperioak etnia desberdinak biltzen zituen, hizkuntza, erlijio eta gobernu homogeneotasunpean. Hitzaldi honetan hiriburuaren alderdirik interesgarrienak aurkeztuko dira, Cuzco, hirigintza zaindua eta eraikin bereziak dituen hiria, eta bertako ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren konfigurazioa errepasatuko da. Beste leku garrantzitsu batzuk ere bisitatuko dira, horien artean, Ollantaytambo, Pisac eta Machu Picchu.

Otsailaren 13an beste hitzaldi bat dago: Arqueología del Perú: Las culturas preincaicas.

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España