Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Jeanne Dielman, 23, quai du Commerce», Itxaro Bordak aurkeztutako saioa

enero 16

  • Itxaro Bordak aurkeztutako saioa (Euskaraz).

Zinemaren historiako filmik onena Sight & Sound aldizkari ospetsuaren arabera. Chantal Akermanen talentua berretsi eta, Marguerite Durasekin batera, feminismo zinematografikoaren erreferente bihurtu zuen maisulan paregabea. Delphine Seyrigek Jeanne Dielman hilezkorra gorpuzten du, egunerokotasunaren esklabotzan kaiolatutako emakumea, bere seme nerabea zaintzen duen bitartean egunero ekintza berberak errepikatzera kondenatua.

Jeanne Dielman seme bat duen alargun gaztearen bizitzak ordena aldaezina jarraitzen du: mutila eskolan dagoen bitartean, bera etxeko lanez arduratzen da eta arratsaldean prostituzioan aritzen da.

Fitxa teknikoa: 

  • Zuzendaritza: Chantal Akerman
  • Herrialdea: Frantzia
  • Urtea: 1974
  • Iraupena: 198 minutu
  • Hizkuntza: frantsesa, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España