Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Fas Zinekluba: «VOLVERÉIS»

enero 21

Volveréis · Espainia/Frantzia · 2024 · 114 min · Zuz.: Jonás Trueba · V.O.S.C.

Gon.: Iñigo Ongay

Hamabost urte elkarrekin eman eta gero, Alek eta Alexek jai bat egingo dute bereizten direla ospatzeko, eta hala jakinarazten diote senitartekoei eta lagunei, eta, nola ez, denak harrituta utziko dituzte.

Bikoteak harreman pertsonal eta profesional bikoitza du, biak jardun baitira film berean, Ale zuzendari eta Alex interprete. Filma muntatze fasean dago, eta haien bizitza eta obra elkarri gainjartzen dira.

Erabakiak aztoratu egingo du lehen zegoen egoera, eta maitasun harremana aldaraziko du, errutinatik irtenarazi.

Naturaltasun eta freskotasun handiz eginda dago filma, eta fotograma eta interpretazio bakoitzean transmititzen da hori. Kimika sendoa dago protagonisten artean, eta Fernando Truebaren presentzia eraginkorra da.

Kritikaren parte batentzat, beharbada, Jonas Truebaren filmik onena.

Sarrerak: 

  • 5 € (sarrera normala)
  • 3 € (ikasleak eta langabeak)

Local

El Carmen Aretoa – (Salón Indautxu)
Indautxu Plaza z/g
Bilbao, Bizkaia 020 España