Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Bob Marley for babies»

enero 19

Hemen duzu La petita malumaluga konpainiaren trilogiaren bigarren zatia, The Beatles taldea omentzeko osatu zueneta nazioarteko arrakasta izan zuen Bitels para bebés haren ondoren. Lau dantzari abesten (edo lau abeslari dantzan) eta biolontxelo-jotzaile bat taula gainean, Bob Marleyren abestien ahots-moldaketa sofistikatuak interpretatzen.

Kantu- eta dantza-eztanda bat, energiaz gainezka, non publikoa protagonista den, 360 graduko eszenografia murgiltzaile baten barruan. Musika, dantza, teknologia, gogoeta eta lengoaia eszeniko berriak, publiko exijenteenari begira: lehen haurtzaroko umeak eta horien senideak.

La petita malumaluga konpainiako dantzari eta musikariak lehen haurtzaroari zein haur horien familiei zuzenduriko arte eszenikoen proposamenetan espezializatu dira. Probokazioa darabil konpainiak beresormen-lanetan, “umetzera” jotzen ez duen lengoaiaren eta proposamen artistiko garaikideen bitartez.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Carla Gaya, Ona Pla, Elsa Meneses, Sara Sambola, Alba Cayuela, Ma. Rosa Pons
  • Konpainia:La petita malumaluga
  • Egilea: Albert Vilà, Eva Vilamitjana

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen abendu-urtarrileko programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España