Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Ama Mu etxera itzuli da»

enero 19

  • Oharra: Sarrera salmenta jarduera hasi baino ordu batzuk lehenago itxiko da, sarrerak erosi nahi izanez gero aurrez aurreko salmenta egingo da kulturgunean ordubete lehenagotik (betiere, sarrera guztiak agortu ez badira).

Etxaldera zikoina bidaiari bat iristen den egunean, Ama Mu-ri galdera bat datorkio burura: “Non dago benetan nire etxea?” Nola jakin dezake ziurtasunez bere landa eta bizitokitzat duen etxaldea bere benetako etxea direla? Agian bada toki hoberik berarentzat mundu zabalean. Bele saiatzen da azaltzen besteen belardiak ez direla beti berdeagoak, baina Ama Muk ez dauka argi. Izan ere, batzuetan, galdu egin behar gara berriro etxerako bidea aurkitzeko.

Txiki-zinema: 

Txiki-zinema haurrek lagun eta familiartean zinemaz gozatzeko lekua da. Irudimenaren munduan barrena euskaraz bidaiatzeko aukera paregabea izango dute familiek igande goizetan 12:00etanJarraitu ezazu Txiki-zinemako programazioa!

4 urtetik gorakoentzat

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España