Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«1936»

abril 12 - abril 13

Gerra zibila antzeztuko duen proiektua da 1936 obra. Gure historia garaikidea ulertzeko premiatik sortzen da gogoeta, Lehenengo Mundu Gerraren ondoren XX. mendean izandako lehen shock handiak markatu baitzuen: uztailaren 18ko estatu-kolpea, hiru urte luze iraun zuen gerra zibila eragin zuena.

Shock bat erregimen ekonomiko, politiko eta sozial ba tezartzea ahalbidetzen duen gizarte baten gaineko indarkeriazko kolpe bat dela ulertzen badugu, 36ko Espainia 40 urte iraungo duen eta oraindik ere Espainiako gizartearen estamentu eta klase guztietan eragin erabakigarria duen shock baten hasiera da. Antzerki-muntaia honen begirada kritikoa ez da irabazleen eta garaituen dikotomian oinarritzen, lagunen eta etsaien dikotomian; aitzitik, begirada analitiko, kritiko eta dokumental bat izango da. Anai-arreben arteko gerra zibila gerrarik okerrena da ziur asko. Antzerkiak emozio hori islatu dezake.

OHARRA: Argi estrobokopikoak erabiltzen dira.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Antonio Durán “Morris”, Alba Flores, Natalia Hernández, María Morales, Paco Ochoa, Blanca Portillo, Guillermo Toledo, Juan Vinuesa, Madrilgo Gazteen korua
  • Konpainia: CDN
  • Egilea: Albert Boronat, Juan Cavestany, Andrés Lima, Juan Mayorga
  • Zuzendaritza: Andrés Lima
  • Dramaturgia: Albert Boronat, Andrés Lima

Sarrerak:

  • Sarreren salmentaren ordutegi berezia: urtarrilak 28
    • Udal Antzoki Sareko lehiatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 12:00etatik 18:00etara
    • Online salmenta utarrilaren 28ko 12:00etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Ohiko salmenta: urtarrilaren 29tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

 

Detalles

Comienza:
abril 12
Finaliza:
abril 13
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/04/12/1936/webkklik00-detalle/eu/

Local

Zizpa Gaztetxea – (ATalante zinegela eta)
Lesseps, 4
Bayonne, 568 Francia