Voces de cine ikuskizun lirikoak Disneyren lanik ikonikoenak, musikalak eta soinu-bandak, aurkezten ditu, Belen Artetak, Iker Freirek eta Veronica Bustamantek interpretatuak. Kontzertuan zehar, gainera, musika bakoitzari dagokion film edo obraren irudiak proiektatuko dira, ikus-entzunezko esperientzia paregabea sortzeko. Publiko guztiei zuzendutako ikuskizun honek musika lirikoaren edertasuna eta zinemaren magia uztartuz, ikuskizunak Aladin, Lehoi Errege, Miserableak eta beste klasiko handi batzuen unibertsoetara eramango ditu ikusleak, hunkidura eta ebokazio giro batean.
Fitxa artistikoa:
ARTETA Musika Elkartea 2010ean sortu zen Barakaldon, Ederra eta Piztia musikalaren aurkezpenaren harira. Harrezkero, elkarteak bere musika hobetu du eman dituen kontzertu ugarien bidez. Lirika klasikoa eta musika-genero ugari uztartzen dituzten emanaldi horietan esperientzia paregabeak eskaintzen dizkiete entzuleei. Elkarteko hirukote nagusia hiru musikari ospetsuk osatzen dute: Belen Artetak pianoan, Iker Freire tenorrak eta Veronica Bustamante mezzosopranoak. Hiru kideek uztartzen dituzte kontzertuak eta musika-irakasle gisa egindako lana, musikarekiko ezagutza eta grina artista belaunaldi berriei transmititzea helburu duena.