Lan honekin Peter Pan eta Kako-okerren istorio ezagunaren bertsio paregabe eta magiko batez gozatu ahal izango duzu, egile ezberdinen abestiekin eta zure irudimenean hegan eginaraziko dizuten lanekin. Koreografia eta abestiei esker, piratekin, galdutako umeekin, Jonh, Michael, Wendy, Txilintxo eta abarrekin ametsetako txoko bakoitzean barneratzeko aukera izango duzu.
Peter Pani omenaldia: 20 abesti baino gehiago zuzenean eta 40 haur eta pertsona heldu baino gehiago