Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bertso Eguna 2025: egitaraua (Lesaka)

enero 25

Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna, urtarrilaren 25ean. Bertsozale Elkarteak eta Bortzirietako Bertso Eskolak elkarlanean prestatu dute egun osoko egitaraua.

10:00etan jarri dute hitzordua: Oinak Bidean ibilbidea egingo da Harriondoatik hasita. Ondoren, bertso-poteoa egongo da eta hainbat bertso eskolatako kideek kantatuko dute. Eguerdian luntxa egingo da Arranon, 14:30etik aurrera.

Arratsaldeko jaialdian bertso gehiago entzuteko aukera izango da: XXI mende, 25 (H)illbetz bertso saioa izango da Harriondoan. 17:00etan hasiko da. Kantuan, Alaia Martin EtxebesteAmets Arzallus AntiaJulio Soto EzkurdiaMaddi Ane Txoperena IribarrenNerea Ibarzabal Salegi eta Peru Abarrategi Sarrionandia ariko dira; gai-jartzaile lanetan, berriz, Alaitz Rekondo Ferrero.

Saio ostean ere izango da festa giroa. 20:30etik aurrera, afaria egongo da sagardotegian. Eta afalostean, Manex Pagola eta Hor gu-ren bertso jarriak izango dira. Eguna biribiltzeko, DJ-a egongo da Arranon.

Arratsaldeko ekitaldirako zein afarirako sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian. Ekitaldiko sarrerak 12 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideentzako 10 euro eta gazteentzako 8 euro; afaria, berriz, 36 eurokoa izango da.

Lesakan asteburu pasa egin nahi izanez gero, udalaren webgunean dago inguruan ostatu hartzeko lekuen zerrenda. Hementxe topa ditzakezue.

Local

Altamira auzoan zehar
Bilbao, Bizkaia 020 España